
OROIMEN HISTORIKOAREN IBILBIDEA
- Date 2026-02-24
DBH 4. mailako eta Diberreko ikasleek Donostiako Oroimen Historikoaren Ibilbidea egin dute.
La Salle Zumarragako DBH 4. mailako eta Diberreko ikasleak Donostian egon ziren otsailaren 20an. Oroimen Historikoaren Ibilbidea egiten, gure iragana ezagutzeko eta gure herrian gertatutakoaz hausnartzeko aukera bikaina izan da. Gipuzkoako hiriburuko Easo plazatik abiatuta, inguruko kale ezberdinetatik aritu dira ikasleak gidari bat jarrituz, honek geldialdi interesgarrietan azalpenak ematen zituen bitartean. Irteera honen helburua ikasleek Gerra Zibilak Donostian izan zuen inpaktua ezagutzea izan da, herritarrek pairatutako errepresioa ardatz izanik eta garaiko irudi ezberdinez lagunduta. Ordu eta erdiko bidea hiriko udaletxe parean amaitu da, aipatutako Gerra Zibileko biktimen omenez eraikitako monumentuan.
Gerra Zibilak izandako inpaktua eta Frankismoak Donostian eta Euskal Herrian aurrera eramandako errepresioari buruz ezagutu ahal izan dute ikasleek, eta baita gatazkak utzitako aztarnak ikusgarriak direla gaur egun ere eraikin ezberdinetan. Mota honetako gatazkek memorian eta gizarte zein ondarean duten eraginaz hausnartzeko aukera ematen dute horrelako bisitek, modu arin eta interaktibo batean. Goiz polit eta interesgarri bat, dudarik gabe.







