DBH2. mailako ikasleak abenduko lau egunetan zehar gure inguruko herri batera doaz, barnetegi bat egitera. Aurten, Zestoan dagoen Sastarrain Baserri eskolan da haien egonaldi euskaratu eta zoragarria.
Astelehenetik ostegunera egindako egonaldia euskararen erabilera sustatzea eta normalizatzea izateaz aparte, gainerako ikaskideekin loturak sendotzeko gonbitea da, gela barruko betebeharretatik urruntzen diren jarduerak eta esperientziak partekatuz. Ekimenak ere ingurugiroaren zaintza bultzatzea du ardatz.
Ingurugiro paregabe batean neska- mutilek eskalada, espeleologia, mendi-ibilaladiak bizikletan, arku-tiroa, zaldiketa, Zumaiako flychen bisita… besteak beste garatzen dute. Beti bueltatzen dira errepikatzeko irrikitan!