Back

MISIOA: irizpide estrategikoak eta oinarrizko balioak.

Irabazi asmorik gabeko, pribatua eta kontzertatua den ikastetxe bat gara: kristaua, balioetan oinarritua, euskalduna, jasangarria, La Salle Ikastetxeen Sarean integratua (bere metodologiarekin eta ideiekin bat) eta inguratzen gaituzten errealitateei irekiak, munduari ateak zabalduz, aintzat hartuz beste herri eta kulturei errespetua izatea eta integrazioa bultzatzen dugu.

Gure jarduera, heziketa-proiektu osoa eta berezkoa eskaintzea da: gure gizartearen eta norbanakoaren beharren (ikasle eta familien) zerbitzura.

BISIOA: Ikastetxea ezaguna izatea lortu nahi dugu:

  • GEURE HEZIKETA – PROIEKTUAGATIK:
  • KRISTAUA – LASALLETARRA.
  • BERRITZAILEA, bere metodologian, proiektu eta jardueretan.
  • EUSKALDUNA, gure herriko ohitura, hizkuntza eta kultura bultzatu eta islatzeagatik.
  • INKLUSIBOA – ANITZA, pertsonekiko eta kulturekiko.
  • SORTZAILEA, egoera berriei erantzuna ematen diena.
  • TEKNOLOGIkoki aurreratua, bizi dugun momentuari erantzunez.
  • JASANGARRITASUNERATZ, Garapen Jasangarrirako Helburuak xedetzat, eta “Aldaketa da gauza iraunkor bakarra” lelopean (sakatu hemen).
  • Antolamendu EGOKITUA eta GERTUKOA izateagatik:

    • TALDE-LAN parte-hartzailea den kudeaketan eta eguneroko hobekuntzan.
    • PERTSONAK ZAINDUZ: heziketa – proiektuko oinarri baitira.
    • BERRI ONAREN jarraitzaile; garena bultzatzen duten ekintzen inplikazioaren bidez.
    • HARREMANETAN, inguruko erakundeekin, ingurunearekin, …
    • ELKARTASUNA – BIDEZKOtasuna, gure egitean bultzatuz.

BALIOAK: Norbanakoaren baloreak, lana eta izan-harremanak sustatzen ditugun giza-taldea gara

Egitekoarekiko KOHERENTZIA, langileen PRESTUTASUNA, ikasle eta familiekiko ARDURA, ERANTZUKIZUNA, EKIMENA eta PERTSONA IZATEA (Barnetasuna):

·      Autonomia bultzatuz

·      Lan kooperatiboa sustatuz

·      Begirunea eta konfiantza oinarri izanik

·      Berrikuntzatik, egunero hobetuz

·      Komunikazio eta parte-hartze bideak erabiliz

·      Denon arteko laguntza eta lankidetza bideratuz, giro atsegina sortu

·      Elkarrenganako esker ona zabalduz