Ikasbidaia

Ikasbidaia DBH 4.maila osoari eskeintzen zaion etapa amaiera bati itxiera polita emateko baliogarria den ekintza da. Turismoa eta kirola bat eginez, talde kohesioarekin bidaia borobila suertatzen da La Salle Zumarragako ikaslegoarentzat.

Azken urteotan Pirineotara eskiatzera eta Bartzelona hiria ezagutzera egiten da eta finantziaketarako ikasleek era aktiboan dihartute ekintza ezberdinak burutzen:

  • Ikasturte osoan zehar, ostegunetako patioetan bokatak prestatu eta saldu
  • Lindt bonboi goxoak eta loteria saldu
  • “Gure Kaxa” EITBko telebista programan parte hartzeagatik diru saria lortzen dute
  • Zumarraga eta Urretxuko udalek “Sukaldaritza lehiaketa”-n parte hartu

Betiko gogoratuko duten irteera honek eskolako etapari agur bero et goxoa ematen dio, La Salle Zumarragako ikastetxearekin ordea harremana jarraitzen du.