
La Salle Zumarraga-Urretxu Ikastetxeak IZARTXO proiektua proposatzen du ikastetxean eskaintzen den heziketa integralaren osagarri gisa.
Izartxo aisialdi talde bat da eta bertan guztiok hartzen dugu parte: Haur Hezkuntzako txikienek, Lehen Hezkuntzako ikasleek eta DBHko gaztetxoek ezezik, baita begirale, irakasle eta familiek ere.

LUDOTEKA: ALUMNOS de 5 AÑOS, 1º y 2º DE PRIMARIA.
- Hiruhilekoan behin topaketa bat (Kontsultatu egutegia). Larunbat goizean 11:00etatik 12:30etara.
- Topaketen egitura: jolas dinamikoak, tailerrak, kantu-jolasak…
- Topaketa bereziak: mendi taldearekin irteera eta familia topaketa (Izartxo festa).
IZARTXO: LH 3-4-5 eta 6ko IKASLEAK
- Hilabetean topaketa BAT (Kontsultatu egutegia). Larunbat arratsaldetan 16:00etatik 18:00etara.
- Topaketen egitura: gai bati lotutako ekintzak (Izartxotxef), jolasak, ginkanak, zinemaldia, escape room-ak, altxorraren bila…
- Topaketa bereziak: Euskadiko Izartxo taldeen topaketa, mendi taldearekin irteera eta familia topaketa (Izartxo festa).


