Gure txikiei, eskolan murgiltzen laguntzen diegu, haien beharrak, aukerak eta ahalmen guztiak kontuan izanez. Guretzat garratzitsuena alderdi emozional eta afektiboan dauden beharrei goxotasunez erantzutea da, haurra zoriontsu izateko.
Haur-eskolako etapak, euskaraz oinarritutako eleaniztasuna dauka helburutzat. Bi urtetik aurrera, ingelesean lehenengo pausoak ematen hasiko dira jolas, ipuin eta abestien bitartez.
Goxotasunez hezteaz gain, egunerokoan bizi dituzten erronkei segurtasunez aurre egiteko, irakasle taldearen esperientzia, testuinguru anitzak eta proiektu sendoa eskaintzen dizkiegu La Salle Zumarraga – Urretxuko ikasle eta familiei.

- Lasai egoten eta seguru sentitzen laguntzen dieten oinarrizko ohiturak lantzen ditugu.
- Haien garapen orokorraren eta etorkizunekoaren oinarri diren zentzumenen eta mugimenaren garapena, koordinazioa eta trebetasun fisikoak lantzen ditugu
- Bizikidetzan sortzen diren erreakzio eta behar afektiboei eta besteekin harremanetan jartzeko beharrei erantzuten diegu
- Garapen kognitiboa estimulatzen dugu, bai neurologikoki (neuronen arteko konexioak) baita adimenarekin eta sormenarekin loturiko alderditik ere (hiztegia, datuak, jarrerak).
Haur Eskola
Bizikidetzan sortzen diren erreakzio eta behar afektiboei eta besteekin harremanetan jartzeko beharrei erantzuten diegu
Garapen kognitiboa estimulatzen dugu, bai neurologikoki (neuronen arteko konexioak) baita adimenarekin eta sormenarekin loturiko alderditik ere (hiztegia, datuak, jarrerak).
Haurrak oinarrizko prozedura akademikoekin harremanetan jartzen ditugu, garapen erritmo ezberdinak errespetatuz eta motibazio positibo eta goxoarekin lan egiten.
Hori guztia inguru berezi batean lantzen da, non elkarrekin jorratzen diren alderdi kolektiboa eta indibiduala, ludikoa eta formala, berezkoa eta zuzendua. Azken batean, etapa honetan helburua da ikasleek baliabide egokigarriak eta autonomia izan dezatela biziko duten ziklo berriari aurre egiteko eta nortasun baloreetan hezteko.
HAURRESKOLA 2 URTE:
Aldi honetan gure helburu nagusia haurraren zoriontasuna eta garapen pertsonala da. Hori lortu ahal izateko, ezinbestekotzat jotzen dugu familiarekin harremanetan eta elkarlanean aritzea, horrek ziurtatuko baitigu haurraren afektibitatearen, auto-estimuaren, adimenaren eta sormenaren garapena.
Bizikidetzan sortzen diren erreakzio eta behar afektiboei eta besteekin harremanetan jartzeko beharrei erantzuten diegu. Haurrak oinarrizko prozedura akademikoekin harremanetan jartzen ditugu.
Hori guztia inguru berezi batean lantzen da, esperimentazio eta muntai sentsorial oso bereziak eginez, non elkarrekin jorratzen diren alderdi kolektiboa eta indibiduala, ludikoa eta formala, berezkoa eta zuzendua.
Azken batean, etapa honen helburua da ikasleek eskolan gustora sentitzea, baliabide egokiekin, autonomia izan dezatela biziko duten ziklo berriari aurre egiteko eta nortasun baloreetan hezteko.
ORDUTEGI MALGUA:
HAUR ESKOLAKO IRAKASLE TALDEA:
Irakasle taldeak, tutore eta orientazio taldearekin lankidetzan, ikasle bakoitzaren jarraipena familiekin elkar lanean egiten du.