Back

HAUR-ESKOLAKO MATRIKULAZIOA

Haur-eskolako matrikulazioa urte osoan zabalik.

La Salle Zumarraga-Urretxu Haur-Eskolan matrikulazio epea urte osoan zehar zabalik dago, lehenengo hezkuntza-etapetatik gure hezkuntza proiektuaren parte izan nahi duten familientzat. Gainera, eskolatzea doakoa da, familiei etapa garrantzitsu honetara sartzeko aukera erraztuz.

Gure ikastetxean euskal giro hurbil, seguru eta aberasgarria eskaintzen du, non txikienek jolasaren, esperimentazioaren eta hezkuntza-laguntzaren bidez hazteko, ikasteko eta garatzeko aukera duten.

Gure instalazioak eta hezkuntza proiektua gertutik ezagutu nahi dituzten familiek bisita pertsonalizatuak egiteko aukera dute. Bisita hauetan espazioak ezagutu, lan egiteko modua ikusi eta etapa honi buruz sor daitezkeen zalantzak argitu ahal izango dituzte.

Bisita bat adosteko edo informazio gehiago jasotzeko konpromezurik gabe:

📞 943 72 15 14

✉️ idazkaritza@lasallezumarraga.eus

Pozik lagunduko dizuegu zuen seme-alaben lehenengo hezkuntza urratsetan.