Back

DBHn Ikaskuntza Testuinguru Berria ITB metodologia berriarekin jarraitzen dugu. Etapa honetan ITBk hiru zutabe ditu: neurozientziak garunaren funtzionamenduaz egin dituen aurkikuntza berriak, egungo gizartearen ezaugarriak eta La Sallek hezkuntzaren esparruan duen eskarmentua praktikan jartzea.


Azken helburua akademikoki zein pertsonalki ongi prestatutako ikasle motibatuak lortzea da, aniztasuna heziketa-prozesuaren parte bezala onartuz.

Eskolan, harrerak, mintegiak, tailerrak, proiektuak eta itxierak erabiltzen ditugu, eskolako eguneroko jarduna antolatzeko. Horrela, eremu egokiena aukeratu dezakegu jakintza mota bakoitzarentzat: jakitea, egiten jakitea eta izaten jakitea.

ETAPAKO FUNTSEZKO GALDERAK

NARRATIBAK

Narratibek, ikasgela, jarduna, denbora eta curriculumeko edukiak antolatzen dituzte, ikaskuntza integrala eta integratua errazteko.

Beraz, narratibek gure mundua bezala funtzionatzen dute. Gai bakarreko irakasgaien ikuspegi zurruna gainditzen eta diziplina anitzak erabili behar direla erakusten digute, bizi garen mundu globalean, gure historiaren eta orainaren gakoak ulertu eta etorkizuna marrazteko.

 

TAILERRAK

Laburbilduz, DBHn, autonomia, planifikazioa, esfortzu eta lan pertsonaleko praktikak eta prozedurak aplikatzen jarraituko dituzte. Hauek ongi barneratzea izango da etapa honetako erronka handiena,baina bide hau eginez, etorkizun profesional eta sozial arrakastatsu bat izateko beharrezko tresnak bereganatuko dituzte.

 

ORDUTEGIA:

 

DBHKO IRAKASLE TALDEA

Irakasle taldeak, tutore eta orientazio taldearekin lankidetzan, ikasle bakoitzaren jarraipena familiekin elkar lanean egiten du bidelagun papera izanez.