Gure txikiei euskara oinarri izanda, lehen pausoak ematen laguntzen diegu, haien beharrak eta aukerak kontuan hartuz. Haur Hezkuntza borondatezkoa da eta bere helburua haurren garapen fisiko, emozional, sozial eta intelektualean laguntzea da.

- Autonomia garatu eta izaera eraikitzeko, bizipen eta esperientzien bidez errekurtso eta estrategia ezberdinak lortu.
- Egunerokotasunari aurre egiteko erremintak eskuratu eta norbera bere ikaskuntza prozesuaren protagonista izan.
- Errutina, ohitura eta umeentzat esanguratsuak diren ekintza anitzen bidez, ezagutza ezberdinak barneratu.
- Gure hezkuntza estiloaren ardatza jarraituz, ikaskuntza kristau balioen bidez bizi.

Gure proiektua Ikaskuntza Testuinguru Berrian (ITB) eta gertukotasunean oinarritzen da. Haurrak, esploratuz, esperimentatuz eta besteekin elkarlanean beraien arlo emozional, sozial nahiz kognitiboak garatuko ditu, irudikatzeko gaitasuna landuz. Horretarako, harrerak, proiektuak, maila berekoen inguruneak, maila desberdinekoen inguruneak eta itxierak eskainiko dizkiegu.
Modu honetan, ikasleak lasai egoten eta seguru sentitzen laguntzen dieten oinarrizko ohiturak garatuko dituzte:
Haien garapen orokorraren eta etorkizunekoaren oinarri diren zentzumenen eta mugimenduaren garapena, koordinazioa eta trebetasun fisikoak lantzea.
Bizikidetzan sortzen diren erreakzio eta behar afektiboei eta besteekin harremanetan jartzeko beharrei erantzutea.
Garapen kognitiboa estimulatzea, bai neurologikoki (neuronen arteko konexioak) baita adimenarekin eta sormenarekin loturiko alderditik ere (hiztegia, datuak, jarrerak).
ORDUTEGI MALGUA
HAUR HEZKUNTZAKO IRAKASLE TALDEA
Irakasle taldeak, tutore eta orientazio taldearekin lankidetzan, ikasle bakoitzaren jarraipena familiekin elkar lanean egiten du bidelagun papera izanez.