
ZEOS FORMAZIOA
- Date 2026-02-24
Altxa Burua taldeak ZEOS programari buruzko hitzaldiak antolatu ditu gurasoentzat eta Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleentzat.
Urtarrilaren amaieran eta otsailaren hasieran, Zumarraga-Urretxuko gurasoek eta 6. mailako ikasleek mugikorren erabilerari buruzko hitzaldietan parte hartzeko aukera izan dute. Hauek Altxa Burua taldeak antolatu ditu herrietako udalaren laguntzarekin.
Hitzaldi hauek ZEOS programari buruzkoak dira, (Zentzuzko Erabilera Osasuna Saretzen). Espainian garatzen den hezkuntza-ekimena da, bereziki Euskadin, eta gazteak, familiak eta hezitzaileak teknologiaren erabilera osasungarri eta kontzientean heztea du helburu. Programak zuzenean jorratzen du mugikorraren erabileraren dilema eta osasun mentalarekin duen harremana, adikzioa bezalako arazoak prebenitzeko tresnak eskainiz, baita ongizate emozionala eta digitala hobetzeko ere. Gurasoen hitzaldien hizlariak Telmo Lazkano eta Maitane Ormazabal izango dira, Euskadin eta Estatuan arlo honetan erreferente direnak.
Maitane Ormazabal Lehen Hezkuntzako 6. mailako geletara hurbildu da ikasleak telefono mugikorren erabileraz kontzientziatzeko. Hitzaldi honetan, umeek erabiltzen dituzten aplikazio “doakoen” benetako prezioa zein den azpimarratu da: pribatutasuna eta datu pertsonalak. Izan ere, hausnartu behar dute aplikazio horiek erabiltzean uzten ari diren aztarna digitalari buruz. Horrez gain, aplikazio horiek beraiengan izan dezaketen eragin emozional negatiboari buruz jakinarazi die, eta ziberbullying-aren kontra jokatzeko bi irtenbide aurkeztu dizkie: derecho al olvido eta canal prioritario.
Ondorioz, Zumarraga-Urretxun egindako hitzaldiek agerian utzi dute mugikorren eta sare sozialen erabileraren inguruko kontzientziazioa funtsezkoa dela. Altxa Burua taldearen eta ZEOS (Zentzuzko Erabilera Osasuna Saretzen) programaren bidez, ikasleek eta familiek arriskuez hausnartu eta erabilera arduratsuago baterako tresnak jaso dituzte. Hain zuzen ere, eskolaren eta etxearen arteko elkarlana da gazteen ongizate digitala bermatzeko giltza.







