IRATI eta ULISES

Irati programa Haur Hezkuntzatik Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza arte erabiltzen da, eta Ezagutzaren Kudeaketara zuzendua dago: ikasleei informazioa lantzeko erreminta ezberdinak erakustean datza, sintetizatzen ikas dezaten:

  • Ishikawa diagrama.
  • Infografiak.
  • Mapa kontzeptualak.
  • Organigramak.
  • Gantt-en diagramak.

Ulises, estimulazio goiztiarreko programa da, garapenaren hainbat arloetan:

  1. SN Arloa (Neurona-sareak)
  2. Arlo Psikomotorra. Lateralitatea garatzeko zirkuituak
  3. Arlo Pertzeptibo-Kognitiboa (PC)

1. SN Arloa (Neurona-sareak) 

Garai kritikoan (2-7 urte bitartean) neuronen arteko konexioak ugaritzeko eta fondo kognitibo antolatuak (datuak) sortzeko estimulazioa. “Errepide mapa” on bat eratzean datza, ezagutzak abiadura handian eta ordenean mugi daitezen. Bigarren alderdi honek (neurona bideen ordena eta hierarkia) markatzen du gure programaren eta merkatuan dauden beste batzuren arteko desberdintasuna.

Sensor da arlo honetan gure proiektuak duen beste berrikuntzetako bat: neurona-estimulazioaren klabe berean, hitzekin (irudi globala) eta ahoskerarekin lan egiten dugu informazio idatziko fondoak sortzeko asmoz. Hori lagungarria izan daiteke ikasleentzat irakurketaren entrenamenduan konexioak egiten hasten direnean.

2. Arlo Psikomotorra. Lateralitatea garatzeko zirkuituak 

Garapen senso-neuro-motorraren estimulazioa garai kritikoan (3-7 urte bitartean).

Maila “organikoan” lan egiten jarraitzen dugu: gizakia definitzeko orduan zerbait garrantzitsua eta behin-betikoa baldin badago hori gure nerbio sistema da. Pertzepzio sistema eta sistema motorrari ipiniko diogu arreta, pertsonaren heldutasunean eta garapen koordinatu eta harmonikoan duen eragina dela eta. Lehen haurtzaro honetan, prozesu hau ondo egiteak oinarri sendoak garatuko ditu haurrengan, inguratzen dituen munduarekin duen erlazioari dagokionean.

3. Arlo Pertzeptibo-Kognitiboa (PC)

Estimulazioa gaitasun kognitiboak identifikatzeko eta pentsamendu logikoko sekuentzia automatizatzeko

Ohikoa da jadanik entzutea “ikasten erakustea” prozesuak duen garrantziari buruz, “gauzak” erakustea motz geratzen baita. Ekintzei, arazoei edo egunerokoari erantzuna eman edo konpontzeko gure buruak egiten duenaz konturatzea egunez egun indar handiagoz azaltzen zaigun beharra da. Gure txikiek letania baten modura errepikatzen dute zerbait sailkatzeko beharrezkoa dela “lehenengo atentzioz behatzea, elementuak ondo identifikatzea, ezaugarriak alderatzea…”.