Back

Badakigu ikaskuntza ikasgeletatik haratago doala, eta esperientzia honekin Surfa gure ikasleen hazkundea aberasteko tresna pedagogiko indartsua da. Surfa ez da soilik kirol zirraragarria, mundu naturalerako leihoa ere bada, eta gazteek gaitasun fisikoak, mentalak eta emozionalak garatzeko aukera ematen du. 

Gure urteroko kanpamendua Moana Surf and Skate Camp da, Urdulizen kokatua. Kurtso hasieran egiten den ekintza da, asteburupasa bat DBHko ikasleentzat bideratuta. Kurtso hasiera bikaina egiten duen ekintza da.

Dibertsioa eta ikaskuntza esanguratsua uztartzen ditugu aukera paregabe honen aurrean, esperientzia hau tresna baliagarria izan daiteke gure ikasleen garapen integralerako.

Click here to display content from YouTube.
Learn more in YouTube’s privacy policy.