Back

MINGAINLUZE 2026

5. mailako ikasleek Mingainluze lehiaketan parte hartu dute

Otsailaren 7an eta 8an, Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleek Mingainluze lehiaketan parte hartu dute. Jarduera hau euskararen erabilera sustatzeko eta ahozko adierazpena indartzeko antolatu da, ikasleek modu ludiko eta dinamikoan lantzeko aukera izan dezaten. 

Lehiaketaren bidez, ikasleek hiztegia aberasteko, erantzun azkarra garatzeko eta ahozko komunikazioan konfiantza handitzeko aukera izan dute. Era berean, entzute aktiboa, pentsamendu arina eta talde-lana landu dira jardunaldi osoan zehar. 

Saioan giro oso atsegina eta parte-hartzailea sortu da. Ikasleek ilusio eta arduraz hartu dute parte, eta jarrera bikaina erakutsi erakutsi dute une oro. Urduritasunak eta emozioek presentzia izan duten arren, guztiek erakutsi dute ausardia eta konpromisoa. 

Ekimen honek, gainera, euskararekiko motibazioa indartzeko eta hizkuntza eguneroko bizitzan erabiltzeko ohitura sustatzeko balio izan du. Halako jarduerek ikasleen garapen pertsonala eta akademikoa aberasten lagutnzen dute. 

Zorionak parte hartu duten ikasle guztiei egindako lanagatik eta erakutsitako jarreragatik!