Back

Gure ikasleak eskolan, gizartean eta familian parte hartzaile aktibo izateko oinarrizko konpetentziak landuko ditu. Konfiantzazko testuinguru batean, bere nortasuna eta gaitasunak garatzeko laguntza eta aukerak izanez.

Etapa honetan, ikaskuntza-egoera eta proiektu desberdinak gauzatzen ditugu. Alderdi emozionala begirunez zainduz, autokonfidantza sendoa eraikiz, ikaskuntza modu autonomoan antolatzeko oinarriak bereganatuz eta gure baloreak aintzat hartuz:  bakea, justizia, solidaritatea.

HELBURUAK:

Oinarrizko trebetasun eta ezagutza akademikoak menderatzea, euskal nortasuna garatuz.

• Informazioa kudeatzeko, ikasketa autonomorako eta arazoak sormenez konpontzeko oinarrizko erremintak ezagutzea.

Horrekin batera, guretzako berebiziko garrantzia du gelako giroa zaintzea, metodologia dinamikoa erabiltzea, dibertsitatea aintzat hartzea, inguruan errotutako kanpaina eta ekintzak barneratzea edota adinari egokitutako eskolaz kanpoko ekintzak eskaintzea. 

LEHEN HEZKUNTZAREN ANTOLAKETA:

HARRERA

MINTEGIAK

PROIEKTUAK

TAILERRAK

ITXIERA

ORDUTEGIA:

LEHEN HEZKUNTZAKO IRAKASLE TALDEA

Irakasle taldeak, tutore eta orientazio taldearekin lankidetzan, ikasle bakoitzaren jarraipena familiekin elkar lanean egiten du bidelagun papera izanez.