
LH KURTSO HASIERAKO MENDI IRTEERA.
- Date 2025-10-10
Lehen Hezkuntzako ikasleek kurtso hasierako mendi irteera egin dute.
Aurreko ostiralean, Lehen Hezkuntzako ikasle guztiak Zumarraga-Urretxu inguruko mendietara igo ziren. Han eguraldiaz, paisaiaz, naturaz eta lagunen artean sortutako giro atseginaz gozatzeko aukera izan zuten.
Lehenengo zikloko ikasleak, Antioko Baselizaraino igo ziren non txabolak eraikitzeaz gain, lagun txiki berriak egin zituzten. Bigarren ziklokoek, Santa Barbara bisitatu zuten eta hango parkeaz disfrutatzen egon ziren. Gainera, handik gertu dagoen banku erraldoira igotzera eta paisaiaz disfrutatzera animatu ziren. Azkenik, hirugarren zikloko helduenak, Santa Barbaran gelditu beharrean, Meakaraino hurbildu ziren Irimoko tontorretik pasatu ondoren.
Egun ezin hobea izan zen gure eskolako umeentzat. Zein ondo pasa zuten! Mendi irteera urtero egiten den ezinbesteko ekintza da, gure ikasleen artean ohitura osasuntsuak sustatzen dituelako.























