Back

LA SALLE ASTEA 2025

Txikitxou, Sallekonkis, sukaldaritza eta kirol lehiaketak La Salle astean.

Urtero bezala, gure ikastetxean La Salle astea ospatu da non ikasle guztiek jarduera, ekitaldi eta jaialdi desberdinetan parte hartzeko eta konpainia ezin hobean disfrutatzeko aukera izan duten. Ondo pasatzeaz gain, ikasleek gogoratu dute aste berezi hau ospatzearen arrazoia: gure ikastetxeko fundatzailearen, La Salleko San Juan Bautistaren, ekintza garrantzitsuenak goraipatzea.

Aste berezi honen hasiera geletan egindako ospakizunak markatzen du, non eskolako ikasleek kolorez apaindu duten ikastetxeko irudirik esanguratsuena: gure izarra. Horrekin batera, Haur Hezkuntzako txikiek beraien gurasoentzat hainbeste denboraz prestatzen egon diren Txikitxoua aurrera eraman dute, dantzaz, kolorez, mozorroz eta barrez betea egon dena. 

Azteazkena eskolako egunik bereziena izan da. Goizean, DBHko gazteak askotariko ekintzetaz disfrutatzeko aukera izan dute: mus matematikoa, bertso, rubik eta hegazkin lehiaketak… Izan ere, beraien talentuak erakutsi dituzte Got Talent telesailaren lasalletar bertsioan. Bitartean, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasle guztiak patioan zehar korrika ibili dira zezenak beraien atzetik ibiltzen ziren bitartean. Gainera, sukaldaritza, maskara, ponpoi eta pultsera tailerretan parte hartu dute. Bazkalorduan, ikastetxeko haur eta gazte guztiak elkartu dira irakasleekin batera elkarrekin jateko. Indarrak hartzea ezinbestekoa izan da diskofestan dantzatzeko eta kirola praktikatzeko. Haur eta Lehen Hezkuntzako diskofestako “make up” txokoan, ikasleak kolorez bete dira eta photocallean argazkien bidez betirakotu dituzten oroitzapenak sortu dituzte. Eguna bukatzeko, IGE elkarteak prestatutako txokolatezko ogitartekoak meriendatu dituzte HH, LH eta DBHko ikasle guztiak.

Eguraldiak lagundu ez zuen arren, DBHko gazte eta irakasle ausartak Samiño mendira igo ziren ostegunean. Eta arratsaldean, eskolako txikienek guraso talde bolondres batek prestatutako antzerkiaz gozatu zuten. Lehen Hezkuntzako ikasleek SalleKonkisean parte hartu zuten, non sormen, indar eta azkartasun frogak gainditu behar izan zituzten ikastetxeko konkistatzaile bihurtzeko. 

Astea modu ezinhobean amaitu da; puzgarriekin, mahai-jokoekin eta kirol zein sukaldaritza lehiaketekin! Aste zoragarria izan da, errepikatzeko modukoa!