Back

La Salle Zumarraga-Urretxu Ikastetxeak IZARTXO proiektua proposatzen du ikastetxean eskaintzen den heziketa integralaren osagarri gisa. 

Izartxo aisialdi talde bat da eta bertan guztiok hartzen dugu parte: Haur Hezkuntzako txikienek, Lehen Hezkuntzako ikasleek eta DBHko gaztetxoek ezezik, baita begirale, irakasle eta familiek ere.

LUDOTEKA: ALUMNOS de 5 AÑOS, 1º y 2º DE PRIMARIA.

  • Hiruhilekoan behin topaketa bat (Kontsultatu egutegia). Larunbat goizean 11:00etatik 12:30etara. 
  • Topaketen egitura: jolas dinamikoak, tailerrak, kantu-jolasak…
  • Topaketa bereziak: mendi taldearekin irteera eta familia topaketa (Izartxo festa).

IZARTXO: LH 3-4-5 eta 6ko IKASLEAK

  • Hilabetean topaketa BAT (Kontsultatu egutegia). Larunbat arratsaldetan 16:00etatik 18:00etara.
  • Topaketen egitura: gai bati lotutako ekintzak (Izartxotxef), jolasak, ginkanak, zinemaldia, escape room-ak, altxorraren bila… 
  • Topaketa bereziak: Euskadiko Izartxo taldeen topaketa, mendi taldearekin irteera eta familia topaketa (Izartxo festa).