HARA

Haur Hezkuntzatik Batxilergora arte aplikatzen den programa hau ‘izaten’ ikasteko gaitasunean heztera zuzendua dago, honela gure ikastetxeko pertsonak:
  • Geroz eta gogoetatsuagoak izan daitezen
  • Irizpide etikoen alde egin dezaten
  • Anekdotatik haratago doan errealitatea behatu dezaten
  • Dimentsio eta adierazpen sinbolikoan irabaz dezaten
  • Konpromisora eramango dituen barnetasuna landu dezaten
 
Programa hau gure ikasleei eskaini ez ezik, gure familiei ere eskaintzen diegu. Zuen seme-alaben esperientziak elkarbanatzeko eta haiengandik ikasteko.