Back

GURASO HITZALDIA

Lehen haurtzaroko erronkei aurre egiteko gurasoentzako hitzaldia

Lehen haurtzaroan guraso askok izaten dituzten zalantza eta beldurrei erantzuteko asmoz, haziera eta heziera kontzientea ardatz duen hitzaldi eraldatzailea antolatu da, Eider Fernandez adituaren eskutik. Seme-alaben emozio biziak kudeatzeko eta muga irmoak nahiz afektua modu orekatuan eskaintzeko tresna praktikoak eta hausnarketarako espazioak eskainiko dira saio honetan.

Guraso askori gertatu ohi zaie haurren garapen emozionalaren aurrean gainezka egitea, edo emozioen kudeaketa okerrak kalte egingo dien beldur izatea. Egoera horri aurre egiteko, Eider Fernandezek gidatutako hitzaldi honek garapen psikoemozionalaren gakoak ulertzea du helburu, haurraren garunaren funtzionamendutik abiatuta.

Hiltzaldian zehar hainbar eduki nagusi jorratuko dira, guraso-papera errespetutik eta lotura segurutik eraikitzeko: 

  • Atxikimendua eta lotura: Nerabezaro osasuntsu baterako oinarriak lehen urteetan eraikitzeko garrantzia.
  • Mugak eta diziplina positiboa: Arauak maitasunetik eta ulermenetik nola ezarri erakusteko irizpideak.
  • Kudeaketa emozionala: Kasketak, beldurrak eta frustrazioak modu asertiboan bideratzeko bideak.
  • Autoestimua eta garapena: Haurren berezko balioa eta autoestimu sendoa nola elikatu.

Solasaldi tekniko bat izatetik haratago, topagune hau esperientzia eraldatzaile gisa pentsatuta dago. Bertaratzen diren gurasoek aukera izango dute beren sinesmenak berrikusteko, bizi dituzten erronkak partekatzeko eta haziera-eredu berriak ezagutzeko. Horrela, familia-ingurunean eragin iraunkor eta aberasgarria lortu nahi da, gurasoen eta seme-alaben arteko harremana hobetuz.

Hartu zure familiarentzako tartetxoa!

  • Data Azaroak 10
  • Ordua: 17:00etan.
  • Lekua: Eskolako gela anitzean

Hazierari eta familiako harremanei bultzada berri bat emateko aukera paregabea da.

Zatoz eta parte hartu! Animatu!