Back

LH 6.mailako ikasleak azaroko lau egunetan zehar gure inguruko herri batera doaz, barnetegi batera. Aurten, Hondarribian dagoen Juan Sebastian Elkano aterpetxean izan da haien egonaldi euskaldun eta zoragarria.


Lau egunetan zehar, berain helburu nagusia euskararen erabilera sustatzea eta gainerako ikaskideekin loturak sendotzeko gonbitea da, gela barruko berebeharretatik urruntzen diren jarduerak eta esperientziak partekatuz. Ekimenak ere ingurugiroaren zaintza bultzatzea du ardatz.


Ingurugiro paregabe batean neska-mutilek talde erronkak, konfiantza jolasak, sukaldaritza tailerra, arku-tiroa, skatesurf, gaueko itsas ertzetik paseoak, Hondarribiko e-selfie dinamika, Txingudi badiako itsasontzi buelta… besteak beste garatzen dute. Beti itzultzen dira errepikatzeko irrikitan!