Back

ESPERIMENTAZIO TAILERRA

Ainhoa Soraluceren esperimentazio-saioa La Salle Zumarraga-Urretxun, 2024an jaiotako haurrentzat.

La Salle Zumarraga-Urretxuk esperimentazioaren bidezko ikaskuntzaren garrantzia azpimarratuko duen topaketa berezia antolatu du datorren abenduaren 2rako, 17:00etatik 18:00etara. Saioa Ainhoa Soraluzek gidatuko du, haur txikien garapenean esperientzia esanguratsuak sortzen aditua eta HH 2 urteko gelan izango da. 

Jarduera hau 2024an jaiotako haurrentzat bereziki pentsatua dago. Esperimentazioa funtsezko tresna da haurren garapenean: ukimenaren, esplorazioaren eta sormenaren bidez, bizipenak bihurtzen dira ikaskuntza. Saio honen helburua da familiei eta interesa duten pertsonei hezkuntza-eredu honen balioa gertutik ezagutaraztea, eta haur txikien garapenean duen eragin positiboa erakustea.

Ekitaldia gure ikastetxean izango da, eta parte hartzera animatzen ditugu hezkuntza-prozesu aberasgarri hau ezagutu nahi duten familia guztiak.

Izena emateko klikatu botoi horian azaroaren 28a baino lehen.

Animatu eta bizi ezazu gure hezkuntza eredua gertutik!