Back

IZARTXO SURF CAMP

Asteburu honetan DBHko ikasleak Urdulizen ibili dira surf kirolaz gozatzen.

Asteburu honetan, La Salle Zumarragako DBHko ikasleek Izartxo Surf Campeko esperientziaz gozatzeko aukera izan dute, Urdulizko Moana Surf Hostelean. Intentsitatez beteriko hiru eguneko egonaldian, taldeak surfaz, skateaz, elkarbizitzaz eta naturaz gozatu du giro ezin hobean.

Kanpamenduan, ikasleek kirolean murgildu eta talde-lanean jarduten ikasi dute, erakutsiz hezkuntza ikasgelatik askoz haratago doala.

Programa ostiral arratsaldean hasi zen, ikasleak Moana Surf Hostelera iritsi zirenean. Han instalazioak ezagutu eta monitoreekin lehen dinamika batzuk egin zituzten. Ongietorri gaua jolas, barrez eta talde-giroz beterik egon zen.

Larunbata izan zen ekintzaz beteriko eguna: gosari sendo baten ostean, ikasleak Sopelako hondartzara joan ziren surfa ikastera. Askok lehen aldiz jantzi zuten neoprenoa, eta olatuen artean, egun ahaztezina bizi izan zuten. Arratsaldean, batzuk skatea probatzera animatu ziren, eta beste batzuek, berriz, Urduliz ingurua ezagutu zuten bisita gidatu baten bidez. Egunari amaiera eman zioten aire libreko barbakoa-afari batekin eta monitoreekin egindako gaueko jarduera dibertigarri batekin.

Igandean, hondartzan egindako surf-saio berri baten ondoren, agur esateko ordua iritsi zen. Motxilak oroitzapenez beterik eta irribarre handi batez, ikasleak Zumarragara itzuli ziren bizitako esperientzia bereziaren pozarekin.

Kirolaren alderdi hezitzaileaz gain, esperientziak balio garrantzitsuak sustatu zituen, hala nola; autonomia, elkarbizitza, naturarekiko errespetua eta norberaren gainditzea.