Gure ikasleak eskolan, gizartean eta familian parte hartzaile aktibo izateko oinarrizko konpetentziak landuko ditu. Konfiantzazko testuinguru batean, bere nortasuna eta gaitasunak garatzeko laguntza eta aukerak izanez.
Etapa honetan, ikaskuntza-egoera eta proiektu desberdinak gauzatzen ditugu. Alderdi emozionala begirunez zainduz, autokonfidantza sendoa eraikiz, ikaskuntza modu autonomoan antolatzeko oinarriak bereganatuz eta gure baloreak aintzat hartuz: bakea, justizia, solidaritatea.
• Oinarrizko trebetasun eta ezagutza akademikoak menderatzea, euskal nortasuna garatuz.
• Informazioa kudeatzeko, ikasketa autonomorako eta arazoak sormenez konpontzeko oinarrizko erremintak ezagutzea.

LEHEN HEZKUNTZAREN ANTOLAKETA:

HARRERA

MINTEGIAK

PROIEKTUAK

TAILERRAK

ITXIERA

ORDUTEGIA:

LEHEN HEZKUNTZAKO IRAKASLE TALDEA
Irakasle taldeak, tutore eta orientazio taldearekin lankidetzan, ikasle bakoitzaren jarraipena familiekin elkar lanean egiten du bidelagun papera izanez.
