La Salle Zumarraga-Urretxu Ikastetxean ikasturtea amaitu ondoren, ikasleek gure udalekuetan parte hartzeko aukera dute. Lehen Hezkuntzakoek San Asensiora joaten dira Errioxako eguzkiaz gozatzera. Eskolako txikienak eskolan gelditzen diren arren, bizipen ahaztezinak bizi ahal dituzte ere eskolak eskaintzen dituen Udaleku Irekietan.
SAN ASENSIO: LH 5 eta 6ko IKASLEAK
San Asensioko udalekuak ekainaren amaieran izaten dira, klaseak amaitutakoan Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailakoei proposatzen den udako ekintza da.
Neska-mutilek astebetez San Asensiora doaz eta bertan begirale, irakasle bolondresekin eta batzutan tituladun ikasle ohiekin ere, ekintza eta jolas ezberdinetaz gozatzen dute. Gainera, azkeneko urteetan Irungo La Salletik etorritako ikasleekin esperientzia hau partekatzeko aukera izan dute.
Irteerak, jolasak, igerilekua, gaubelak, bertan urtean zehar bizi diren anaiekin egon… Momentu zoragarriak pasatzen dituzte eta urtero ikasle gehiago datoz.
Zure seme-alabak animatzen badira izena emateko epea Aste Santuaren ostean izaten da.
ESKOLAKO UDALEKU IREKIAK: HH 3tik LH 3ko IKASLEAK
Eskolako udaleku irekiak uztailean izaten dira eta Haur Hezkuntzako 3, 4 eta 5 urtekoei eta Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailakoei proposatzen den udako ekintza da.
Irteerak, ur-jolasak, eskulanak, herri kirolak… Momentu bikainak pasatzen dituzte udako oporren giroaz disfrutatzen duten bitaartean. Gainera, egunero beraiek egindako oparitxo bat eramaten dute etxera.