Azken berriak

 

2016, maiatzak 26

 

Web orriaren diseinu berriari buruzko inkesta

 

Web orriaren disenuan egon diren berrikuntzei buruzko inkesta bat sortu dugu. Galdetegia betetzen duten guztien artean, zinemara joateko 2 sarrera zozketatuko ditugu. Ekainaren 1an, 23:59tan, amaituko da parte hartzeko epea. Ekainaren 2an, 11:00etan, facebooken bitartez zozketaren irabazlea nor den jakinaraziko dizuegu.

 

Animatu eta parte hartu!!

 

Inkesta betetzeko hemen sakatu.

2016, maiatzak 26

 

Dibertitzera Txindokiren magalera

 

Eguzkia gogor jotzen hastea udako oporretarako asko falta ez denaren seinale izan ohi da. Etxeko-lanak eta eskolako ardurak alde batera uzteko gogotsu, ikasturte amaierako txangoen ordua izaten da. Ogitartekoa hartu eta geletatik at,  gozamenerako eta elkarbizitzarako pentsaturiko eguna. Aste honetan, pagotxa Haur Hezkuntzako 2. zikloko umeek izan dute. Larraitzera egin dute ibilaldia, Txindoki mendi-hegalean errutik dibertituz.

 

Egun handia atzokoa, dudarik gabe. Hainbat jolasen artean, tirolina probatzeko aukera ere izan zuten hango abentura parkean joko eta zirkuitu ezberdinak eginez.

 

Umeek zoragarri igaro zuten eta zuek guztiokin partekatzen ditugu bizitako uneen lekuko diren argazkiak.

2016, maiatzak 25

 

Hitzaldia: Alberto Ruíz de Alegríaren hitzaldia, Norberako zuzendari teknikoa

Nola hezi nerabea gaur egungo testuinguru konplexuan

Maitzak 30, astelehena, 17:15ean, Zelai-Arizti Kultur Etxean

 

“Seme-alaba adoleszenteen familiak: ongi tratatutako harremanaren ezaugarriak” izenburupean, Izan Fundazioaren Norbera programako zuzendari teknikoak, Alberto Ruíz de Alegríak, hitzaldia emango du, ikastetxeko Guraso Eskolak antolatuta. Hitzordua datorren maiatzaren 30ean, astelehenean, izango da arratsaldeko 17:15ean Zelai Arizti Kultur Etxean.

2016, maiatzak 19

 

Safer Internet Day Euskadi 2016 lehiaketako finalean gaude!

 

DBHko ikasleak finalista suertatu dira Safer Internet Day lehiaketan eta bihar Eusko Jaurlaritzara joango dira sari banaketa ekitaldira.

 

DBHko ikasleak finalista geratu dira Safer Internet Day lehiaketan. Ekimena Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Politiketako sailak antolatu du internetaren, saresozialen eta teknologia berrien zentzuzko erabilera baloratu eta sustatzeko xedez. Bihar izango da sari banaketa ekitaldia Gasteizen eta hara joango dira gure ikasleak.

2016, maiatzak 19

 

Gurasoek jakin behar dute gaztetxoa interneten bakarrik uztea, hiri batean bakarrik uztea bezala dela

 

Ertzaintzako Delitu Informatikoen saileko kide batekin bi lan saio egin dituzte DBH1 eta 2ko ikasleek internetak dakartzan arriskuen eta ciberbullyingaren inguruan kontzientziatzeko xedez

 

Roberto fikziozko izena da. Ertzaintzaren Delitu Informatikoen saileko kidea da eta DBH1 eta 2ko ikasleekin bi lan saio izan ditu aste honetan “pentsarazi eta inpaktua eragiteko” gazteengan internetak dituen arriskuen inguruan.

2016, maiatzak 18

 

ORIENTAZIO PROZESUA ETA IKASLE OHIAK

 

4 DBHko ikasleen orientazio prozesuko ekintza batean ikasle ohiak hurbildu dira gurera euren ibilbide akademiko-laborala kontatzeko. Azkenik iritsi da eguna! Gaur gurekin egondako 6 ikasle ohi euren bizipen akademiko eta laboralak kontatu dizkigute La Salletik irten zirenetik.

2016, maiatzak 18

 

BIDEZKO MERKATARITZA

 

Dakizuen moduan, La Salle Astean zehar Bidezko Merkataritzako dendatxoa jarri genuen ikastetxe-atarian. Gailetatxoak, kakahueteak, kafea, tea,.. hainbat produktu goxo izan genituen salgai. Eta astelehenean bertan ia guztia saldu genuenez, asteartean eskaera handiagoa egin genuen. Berriro ere, gauza piloa ekarri eta ostiralean guztia saltzea lortu zen. Arrakasta itzela aurtengoa!!!

 

Eskerrik asko bertaratu zaretenoi, ekimen honen berri jakitera zein erostera etorri zaretenoi. Eta etortzerik izan ez duzuenok jakin ezazue datorren urtean ere izango ditugula Bidezko Merkataritzari loturiko ekimenak.

2016, maiatzak 3

 

LASALLE  LEGAZPI IKASTETXEKO OBRAK MARTXA ONEAN

 

Martxa onean doaz Lasalle Legazpi Ikastetxeko frontoiko eraikinan egiten ari diren obrak. Hormigoi dena konpontzeaz gain, eraikineko baldosak plaka berezi batzuekin estaltzen ari dira jausiak ekidin eta eraikinaren segurtasuna areagotzeko. Obren balorazioa Zumarragako arkitekto batek egin zuen eta Asanbladan onartu zen 250.000 eurotara igotzen den aurrekontua. Obrak Aste Santuan hasi ziren eta martxan onean ari dira lanean, uztaila bukaerako  bukatuta egotea aurreikusten da.

Multimedia

 

Zumaia bisita
Txikipilates
Larraitz
Baratze: DBH
Argazkiak: Pop corn LH
Kontsumo tailerrak LH