La Salle ikastetxeak IKT Heldutasun Ziurtagiriaren maila aurreratua eskuratu du

 

Besteak beste, kontutan hartzen da irakaslegoaren eguneratze teknologikoa, eduki digitalen txertaketa edota plataforma telematikoen erabilera irakaskuntzan, administrazioan eta komunikazioan.

 

La Salle ikastetxeak IKT Heldutasun Ziurtagiria eskuratu du, maila aurreratuan. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Berriztatze zuzendaritzak ematen duen aitorpena da, zentroaren modernizazio teknologikoaren maila ebaluatu ostean.

 

Ebaluaketa eredua ziurtasunetan oinarritzen da eta Informazio eta Komunikazio Teknologien (IKT) txertatze maila hartzen du aintzat hiru esparru aztertuz, irakaskuntza, administrazioa eta komunikazioa. La Salle zentro aurreratu gisa kalifikatua izan da, “zentroaren birtualizazioa” egiaztatzen duen maila, alegia. IKTk lanabes moduan giltzarri diren prozesu guztietan erabiltzen direla esan nahi du. 50 adierazgarritik gora neurtu dira ebaluaketa egiteko.

 

Irakaskuntza prozesuari dagokionez, kontutan hartutako ziurtasunak dira, besteak beste, LH5etik aurrera ikasgelan lantzen diren arloen %90ean, ikasleek blogak, webguneak edota hodei-biltegiratzea erabiltzea edo web 2.0 tresnekin baliabideak sortzea.

 

Urteko kudeaketa planean berrikuntza metodologikoa eta irakaskuntza-kudeaketaren berrikuntza helburu duten ekintzak barneratzea ere kontutan hartu da edota irakaslegoak web aplikazio bat erabiltzea notak edo hutsegiteak erregistratzeko.

 

Administrazioari dagokionez, aztertu da txosten garrantzitsuak digitalizatuak al dauden eta irakasle, ikasle eta familiek eskuragarri al dituzten, edota espacio fisikoen erreserba egiteko aplikazio informatikorik erabiltzen ote den.

 

Halaber, ebaluaketak kontutan hartzen du informaziorako eta komunikaziorako web aplikaziorik erabiltzen den edo internet bidez erreklamazioak edo iradokizunak egiteko aukerarik ahalbidetzen den.

 

Irakaskuntzak ezin dio muzin egin ezagutzaren gizarteari. Horregatik, La Sallek IKTen ezarpenaren garapenarekin konprometitua jarraituko du.