Haurreskola: 0, 1 urte

 

 

Zerbitzuak:

  • D eredua
  • 0 urtekoen gela
  • urte 1ekoen gela
  • siesta egiteko gela
  • bideo eta teknologia berrien gela
  • psikomotrizitate-gela
  • jangela
  • arreta pertsonalizatua gurasoentzat

 

Ordutegiak:

  • 11 hilabetean irekita, irailetik uztailera (0 eta 1 urte)
  • 07:30tik 18:30etara
  • ordu eta egun solteko aukerak

 

Idazkaritza:

  • Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 09:00 – 12:30 eta 15:30 – 17:30
  • Tel: 943 72 15 14

 

Ezagut gaitzazu:

  • Deitu eta pertsonalki informatuko zaitugu
  • 943 72 15 14 (Ext.1)
  • 943 72 15 14 (Ext.2)

 

Nor gara:

Gure txikiei lehen pausoak ematen laguntzen diegu eta haien beharrak eta aukerak kontuan izaten ditugu. 0-6  urte bitarteko epea oso garrantzitsua da pertsonaren garapenerako, urte horietan baitu iragazkortasun handiena.

 

  1. Lasai egoten eta seguru sentitzen laguntzen dieten oinarrizko ohiturak lantzen ditugu.
  2. Haien garapen orokorraren eta etorkizunekoaren oinarri diren zentzumenen eta mugimenaren garapena, koordinazioa eta trebetasun fisikoak lantzen ditugu.
  3. Bizikidetzan sortzen diren erreakzio eta behar afektiboei eta besteekin harremanetan jartzeko beharrei erantzuten diegu.
  4. Garapen kognitiboa estimulatzen dugu, bai neurologikoki (neuronen arteko konexioak) baita adimenarekin eta sormenarekin loturiko alderditik ere (hiztegia, datuak, jarrerak).
  5. Haurrak oinarrizko prozedura akademikoekin harremanetan jartzen ditugu (irakurketa, idazketa, eraginkortasuna, ahozko adierazpena, informazioaren tratamendua, etab.), betiere garapen erritmo ezberdinak errespetatuz eta motibazio positiboa emanez, beren helburuak iritsi ditzaten.

 

Hori guztia inguru berezi batean lantzen da, non elkarrekin jorratzen diren alderdi kolektiboa eta indibiduala, ludikoa eta formala, berezkoa eta zuzendua. Azken batean, etapa honetan helburua da ikasleek baliabide egokigarriak eta autonomía izan dezatela biziko duten ziklo berriari aurre egiteko eta nortasun baloreetan hezteko.

 

Hezkuntza  maila  honetan  aplikatzen diren berrikuntza-programak: Ulises, Krea, Hara.

 

Hezkuntza Proiektua

La Salle Legazpi Haur-Eskolak La Salle Ikastetxeen hezkuntza-proiektuak gauzatzen ditu, baina era berean, bere identitate propioa finkatu du, ikasleen premiaketa ingurugiroa kontuan hartuz.

 

Gure Hezkuntza-proiektua dokumentu irekia, gaurkotua, bizia eta malgua da, inguratzen gaituen errealitatea bezala. Gure profesionalak informatuta eta koordinatuta daude, haurraren garapen egokia sendotzeko eta ondorengo ikasketen arrakasta bermatzeko.

 

0-2 URTEKOEN LANA

Aldi honetan gure helburu nagusia haurraren zoriontasuna eta garapen pertsonala da. Hori lortu ahal izateko, ezinbestekotzat jotzen dugu familiarekin harremanetan eta elkarlanean aritzea, horrek ziurtatuko baitigu haurraren afektibitatearen, auto-estimuaren, adimenaren eta sormenaren garapena.